Eusko Jaurlaritza eta Hego Koreako Gyeongsangnam-do probintziak elkar ulertzeko memorandum bat sinatuko dute euren arteko harremanak sendotzeko  

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg
  • Gobernu Kontseiluan aurkeztu den akordio honek Industria 0, energia, hiri-berroneratzea eta gisa horretako arloetan lankidetzan aritzea jasotzen du

Eusko Jaurlaritzak eta Hego Koreako Gyeongsangnam-do probintziako Gobernuak Elkar Ulertzeko Memorandum bat sinatuko dute, horrela, euren arteko harremanak sendotzeko. Akordio hau, gaur, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan aurkeztu da, eta bi gobernu hauek azken urteetan izan dituzten harremanen emaitza da.

  1. urtean, Hego Koreako probintzia honetako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu zuen, hain justu ere, Bizkaiko −eta, bereziki, Bilboko− hiri eraldaketaren prozesua ezagutzeko. Aurrerago, iaz, ekainean, probintzia honetako Gobernadoreak, Park Wan Su-k, bilera bat izan zuen Ajuria Enea jauregian Urkullu Lehendakariarekin, eta, bilera horretan, biek ala biek, bi herrialdeen interesekoak izan litezkeen arloetan lankidetza bideak aztertzeko interesa adierazi zuten.

Gaur aurkeztutako Memorandumaren bidez, bi gobernuek, besteak beste, konpromiso hauek hartu dituzte: ezagutzak, esperientziak eta praktika onak partekatzea; I+G+b arloan elkarlana sustatzea; merkataritza sustatzea eta merkataritza harremanak indartzeko bilerak eta bestelako foroak antolatzea; eta bisita ofizialak bultzatzea.

Lehentasunezko lankidetza eremuak honakoak izango dira: automobilgintzan, makina-errremintan eta sektore aeroespazialean oinarritutako 4.0 Industria; energia (batik bat, berriztagarria); eta hiri-berroneratzearekin eta garapen turistikoarekin lotutako azpiegiturak eta zerbitzuak. Arlo horietan Euskadiko enpresak mundu mailan lehiatu daitezke, izan ere, batetik, erreferentzia teknologikoak dira, eta, bestetik, balio erantsi handiko konponbideak eskaintzen dituzte. Nolanahi ere, merkatu batzuetan, gaur egun, euskal enpresek −nahiz eta, berez, gaitasun handia izan− oraindik parte-hartze txikia dute, adibidez, Korean, hori horrela, merkatu horiek irekita Euskadiko enpresei euren nazioartekotze-prozesuetan lagundu ahalko zaie eta negozio eremu berriak sortuko dira.

Bazkide Estrategikoen Sarea

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak hainbat akordio eta memorandum sinatu ditu, hain justu ere, honakoekin: Jiangsu (Txina), Bavaria (Alemania), Flandes (Belgika), Querétaro (Mexiko), Cundinamarca (Kolonbia), Quebec (Kanada), Gales (Erresuma Batua), Akitania Berria (Frantzia), Korsika (Frantzia) eta Santiago Metropoli-eskualdea (Txile). Arestian aipatu bezala, orain, horiei guztiei Hego Koreako Gyeongsangnam-do probintziarekin izenpetuko dena gehitu behar zaie.

Denak ere, Euskadi Basque Country 2025 Nazioartekotze Estrategiari jarraiki, lehentasunezko geografiatzat hartzen dira, bertan biltzen baita kanpoko euskal interesen zati handi bat.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)