Euskadin, atzerrian jaiotako 70.000 gazte baino gehiago bizi dira; horiek Euskadin bizi diren gazte guztien % 21,7 dira. Gehienak Amerikatik etorri dira

Argitalpen-data: 

Abenduak 18, Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, 2000. urteko 55/93 ebazpenean, abenduaren 18a Migratzaileen Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen.

Ospakizun hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak zenbait datu aurkezten ditu atzerrian jaio eta gaur egun Euskadin bizi diren 15-29 urteko pertsonen kopuruari buruz. Datu horiek Eustaten Biztanleen Udal Estatistikatik datoz, Gazteen Euskal Behatokiari 15 eta 29 urte bitarteko gazteei dagozkien zifrak eman baitizkio.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (IOM) honela definitzen du migratzaile bat: nazioarteko muga batetik edo herrialde baten barruan bere ohiko bizilekutik kanpo desplazatzen den edo desplazatu den pertsona bat, edozein dela ere bere egoera juridikoa, desplazamenduaren borondatezko edo nahi gabeko izaera, desplazamenduaren arrazoiak, edo egonaldiaren iraupena.

2024ko urtarrilaren 1ean, Euskadin bizi diren 15-29 urteko gazteak 329.093 dira. Horietatik 71.271 atzerrian jaio ziren, hau da, adin horretako gazte guztien % 21,7. Atzerrian jaiotako eta Euskadin bizi diren gazteen kopuru hori orain arteko altuena da, bai kopuru absolutuetan, bai ehunekoetan.

                                                                                 

Atzerrian jaio eta gaur egun Euskadin bizi diren 15-29 urteko pertsonen kopuruaren urtetik urterako ehuneko-aldakuntza

%

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

Urtetik urterako aldakuntza

+1,05

+2,28

-4,79

-4,94

-1,08

+0,49

+3,62

+9,72

+9,28

+10,54

-1,51

+1,32

+8,84

+6,97

 

Jarraian, atzerrian jaiotako 15-29 urteko pertsonen barne-banaketa aurkeztuko dugu, sexuaren, adin-taldeen, bizi diren lurralde historikoaren eta jatorrizko kontinentearen arabera, bai eta azken hamabost urteetan izandako bilakaera ere.

Sexuaren arabera, atzerrian jaio diren gazteen osaerak azken hamabost urteetan izan duen bilakaerari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu atzerriko gizon eta emakume gazteen kopurua oso antzekoa izan dela seriean zehar, nahiz eta 2022tik aurrera gizonen kopuruak zertxobait gainditzen duen emakumeena (2024an ia 3.000 gizon gehiago daude emakumeak baino).

Ehunekotan, atzerrian jaiotako eta Euskadin bizi diren gazte horien % 51,9 gizonak dira, eta % 48,1 emakumeak. Banaketa hori Euskadiko gazte guztien oso antzekoa da: gizonak % 51,5 dira eta emakumeak % 48,5.

 

Atzerrian jaiotako 15-29 urteko gazteen sexuaren araberako banaketaren eta Euskadin bizi diren gazte guztien banaketaren arteko alderaketa

 

%

Atzerrian jaiotako gazteak

Euskadin bizi diren gazte guztiak

GIZONAK

51,9

51,5

 

EMAKUMEAK

48,1

48,5

 

Euskal Autonomia Erkidegoko gizon gazte guztien artean, atzerrian jaiotakoak % 21,8 dira 2024an. Emakume gazteen artean, atzerrian jaiotakoen ehunekoa antzekoa da: % 21,5.

Beraz, ondoriozta dezakegu gizon eta emakume gazteen artean bostetik bat atzerrian jaio dela.

2010etik 2024ra bitartean ehuneko sei puntu baino gehiagoko hazkundea izan da atzerrian jaio diren gizon eta emakume gazteen proportzioan, Euskadiko gizon eta emakume guztiekiko.

Atzerrian jaio diren 15-29 urteko gizon eta emakumeen portzentajea, Euskadin bizi diren adin horretako gizon eta emakume guztiekiko

%

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

GIZONAK

15,1

15,7

16,5

16,0

15,7

15,7

15,9

16,4

17,2

18,5

20,0

19,6

19,8

20,8

21,8

EMAKUMEAK

15,4

16,2

17,1

17,0

16,7

16,8

17,0

17,6

18,3

19,3

20,6

20,1

19,7

20,9

21,5

 

Adin-taldeei dagokienez, aztertutako aldian (2010-2024) ikusten da 25 eta 29 urte bitarteko pertsonen presentzia handiagoa eta, aldiz, 15 eta 19 urte bitarteko gazteena txikiagoa dela.

2024an, atzerrian jaiotako eta Euskadin bizi diren gazteen % 20,2k 15-19 urte ditu, % 35,1ek 20-24 urte, eta ia erdiak, % 44,7k, 25-29 urte. Banaketa hori oso desberdina da Euskadiko gazteen guztizkoaren aldean; izan ere, bost urteko hiru taldeek % 30etik gorako pisua dute, eta, hain zuzen ere, 25-29 urteko pertsonek osatzen dute ehuneko txikiena (% 31,9). 

Atzerrian jaiotako 15-29 urteko gazteen adinaren araberako banaketaren eta Euskadin bizi diren gazte guztien banaketaren arteko alderaketa

 

%

Atzerrian jaiotako gazteak

Euskadin bizi diren gazte guztiak

15-19 URTE

20,2

34,3

 

20-24 URTE

35,1

33,7

 

25-29 URTE

44,7

31,9

 

 

Bestalde, atzerrian jaiotako gazteek adin-talde bereko gazteen guztizkoan osatzen duten portzentajeari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu Euskadin bizi diren 15-19 urteko gazteen artean, atzerrian jaiotakoak % 12,8 baino ez direla 2024an, eta proportzio hori ez da ia aldatu azken urteetan.

20-24 urteko adin-taldean, atzerrian jaiotakoak % 22,5 dira, hau da, batez bestekoaren antzeko portzentajea osatzen dute. Proportzio hori ehuneko zazpi puntu igo da 2010an jasotakoaren aldean.

25-29 urteko taldean, hamar gaztetik hiru atzerrian jaio dira (% 30,3). Atzerrian jaiotako pertsonen kopuru handiena duen adin-taldea izateaz gain, atzerriko biztanleria gehien hazi den adin-taldea ere bada (adin-tarte horretako pertsona guztien % 17,4 izatetik % 30,3 izatera igaro da).

Atzerrian jaio diren 15-29 urteko gazteen portzentajea, Euskadin bizi diren adin-talde horietako gazte guztiekiko

%

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

15-19 URTE

11,5

12,3

13,0

13,1

13,0

13,2

13,4

13,6

13,7

14,0

13,9

12,7

12,1

12,4

12,8

20-24 URTE

15,6

16,1

16,6

15,9

15,4

15,5

16,1

17,1

18,4

20,0

21,8

21,2

21,0

22,1

22,5

25-29 URTE

17,4

18,3

19,5

19,4

19,2

19,3

19,6

20,2

21,0

22,9

25,3

26,1

26,5

28,7

30,3

Lurralde-banaketari dagokionez, Bizkaian dago, oro har, atzerrian jaiotako gazte gehien (36.239). Gainera, Bizkaian eta Gipuzkoan igo da gehien atzerrian jaiotako gazteen kopurua, 2010aren aldean. Nolanahi ere, hiru lurraldeek erregistratu dute serieko zifrarik altuena 2024an.

Zifra horien arabera, esan dezakegu gaur egun atzerrian jaiotako gazteen % 50,8 Bizkaian bizi dela, % 32,7 Gipuzkoan eta gainerako % 16,5a Araban. Lurralde-banaketa hori Euskadiko gazteria osoan erregistratutakoaren antzekoa da. 

Atzerrian jaiotako 15-29 urteko gazteen lurralde historikoaren araberako banaketaren eta Euskadin bizi diren gazte guztien banaketaren arteko alderaketa

 

 

%

Atzerrian jaiotako gazteak

Euskadin bizi diren gazte guztiak

 

ARABA

16,5

14,7

BIZKAIA

50,8

51,0

GIPUZKOA

32,7

34,2

Atzerrian jaiotako gazteek lurralde historiko bakoitzean osatzen duten proportzioari dagokionez, Araban atzerrian jaiotakoen kopurua txikiagoa den arren, lurralde horrek biztanle gutxiago dituztenez, gainerako lurraldeetan baino ehuneko handiagoa osatzen dute (zehazki, % 24,2). Esan dezakegu, beraz, Araban, 15-29 urteko lau gaztetik bat atzerrian jaio dela.

Bizkaian eta Gipuzkoan antzeko ehunekoa osatzen dute (% 21,6 eta % 20,7, hurrenez hurren), eta Araban baino zertxobait txikiagoa. 

Atzerrian jaio diren 15-29 urteko gazteen portzentajea, lurralde historiko bakoitzean bizi diren gazte guztiekiko

%

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

ARABA

19,7

20,4

21,7

20,6

20,2

20,2

20,1

20,7

21,4

22,5

23,3

20,8

22,8

23,6

24,2

BIZKAIA

14,8

15,6

16,3

16,0

15,4

15,3

15,5

16,1

16,9

18,2

19,9

19,5

19,5

20,6

21,6

GIPUZKOA

13,9

14,5

15,2

15,4

15,6

15,8

16,3

16,7

17,3

18,5

19,5

19,1

18,9

19,9

20,7

Atzerrian jaio eta Euskadin bizi diren gazteen banaketak, jatorrizko kontinentearen arabera, argi eta garbi erakusten du Amerikatik etorritako pertsonen nagusitasuna (% 60,3 baitira) 2024ko urtarrilaren 1ean.

Gainerako gazteei dagokienez, Euskadin bizi diren gazte atzerritarren % 21,1 Afrikatik etorri da, % 12,0 Europatik eta % 6,6 Asiatik edo Ozeaniatik.

                                               

Amerikatik etorritako emakume gazteen kopurua gizonena baino handiagoa da (aldea 3.000 emakume ingurukoa da, gizonak baino gehiago). Termino erlatiboetan, atzerrian jaio eta Euskadin bizi diren hiru emakumetik bi Amerikatik etorri dira (% 67,3).

Gizonen kasuan, jatorri nagusia ere Amerika da (atzerrian jaio eta Euskadin bizi diren gizon gazteen % 53,9 Amerikatik etorri dira). Baina Afrikan jaiotako gizonen kopurua kontinente horretatik etorritako emakumeena baino handiagoa da (10.378 gizon eta 4.683 emakume). Ia ez dago alderik gizon eta emakumeen kopuruen artean, Europatik, Asiatik edo Ozeaniatik etorritako gazteen kasuan.

Hiru lurralde historikoetan, atzerrian jaiotako gazte gehienak Amerikatik etorri dira. Bizkaian dute pertsona horiek pisu absolutu eta erlatibo handiena.

Afrikatik etorritako gazteen kopurua txikiagoa da Araban kopuru absolutuetan; hala ere, Afrikako gazteek Araban osatzen duten portzentajea (% 27,1) gainerako lurraldeetan erregistratutakoa baino handiagoa da. Bestalde, Europako beste herrialde batzuetan jaiotako gazteen garrantzia handixeagoa da Gipuzkoan, Araban edo Bizkaian baino.

2030 Agendaren lehentasunen euskal programak, 2021-2024 aldirako jarduera-planean, migrazioekin lotutako konpromiso batzuk ezartzen ditu, zehazki 12.4 atalean jasotakoak, gizarte-politiken eta gazteriaren arloan. Jarraian zehazten dira konpromiso horiek (87, 88, 89 eta 90). 87. konpromisoa da: "Migrazio-egitatearen aurreko harrera-, integrazio- eta erantzunkidetasun-kultura zibikoa sustatzea eta hedatzea"; 88. konpromisoa: "Migratzaileak hartzeko estrategia global bat finkatzea"; 89. konpromisoa: "Asilo-politikaren euskal eredu bat definitu eta sustatzea"; eta 90. konpromisoa: "Zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileentzako babesa, estaldura eta laguntza".

Konpromiso horiek, era berean, 1. (pobreziaren amaiera) eta 10. (desberdintasunak murriztea) garapen iraunkorrerako helburuekin lotuta daude.