Gobernu Kontseiluak berretsi egin du gaur EAEko Administrazioak eta Estatuko Administrazioak sinatutako hitzarmena, Nazioarteko Txertaketa Zentroetan eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzaren Kanpo Osasun zerbitzuetan Prebentzio Medizina eta Osasun Publikoko espezialitateko txandaketak egiteko.
Akordio horri esker, Euskadiko Prebentzio Medizina eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateari atxikitako prestakuntzan dauden langile egoiliarrek espezialitate horretako prestakuntza-programa osatu ahal izango dute Estatuko Administrazio Orokorraren titulartasuneko Kanpo Osasuneko zerbitzu medikoetan.
Hitzarmenean –lau urteko indarraldia izango du, luza daitekeena–zehazten denez, langile egoiliarren prestakuntzarako txandakatzeak gutxienez 2 astez eta gehienez 6 astez egingo dira. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak prestakuntzan dauden langile egoiliarrei ordainsariak ordainduko dizkie, haien lan-kontratua sinatzeari dagokion moduan.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)