Euskadik José Antonio Ardanza Lehendakaria agurtu du, hileta meza jendetsu batean, hain justu ere, arratsalde honetan, Elorrioko (Bizkaia) Sortzez Garbiaren Basilikan, izan ere, Ardanza Elorrion jaioa zen.
Bilboko eta Donostiako gotzainek, Gasteizko bikario nagusiak eta 2020ra arte Bilboko gotzaina izan zen Mario Icetak –zeinarekin harreman estua baitzuen– elkarrekin eman dute elizkizuna. Donostiako Orfeoiak parrokiako abesbatzari lagundu dio.
Hileta-meza bukatu baino lehentxeago, Aitorrek, José Antonio Ardanzaren semeak, hitza hartu du, eta, familiaren izenean, eskerrak eman ditu jaso dituzten maitasun eta errespetu adierazpen guztiengatik.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)