
2024ko Europako Funtsen Urteko Komunikazio Ekitaldia Puerto de Santa Marian eta Chiclana de la Fronteran (Cadiz) ospatu da, ekainaren 20an eta 21ean. Ekitaldiaren helburua da Europako funtsen babesaren emaitzei eta balio erantsiari buruzko herritarren kontzientziazioa ikusaraztea eta areagotzea.
Ekitaldian #EuropaSeSiente lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman ziren. Lehiaketak kudeaketa partekatuko Europako funtsen finantzaketa jaso duten proiektuak hautatu, saritu, komunikatu eta zabaltzea du helburu.
Aurtengo edizioan Uraren Euskal Agentziak (URA) parte hartu du, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Zalla udalerrian (Bizkaia) Kadagua ibaiaren uholdeen aurkako defentsa proiektuarekin. #EuropaSeSiente lehiaketaren finalista hautatu zuten otsailean, #EuropaTeMueve (Agua) kategorian, eta erakundeen arteko lankidetzaren adibide ona da.
Kanarietako Gobernuak aurkeztutako Desalro 2.0 proiektua (Gatzgabetze-prozesuan zehar energia-kontsumoa nabarmen murrizten duen itsasoko ura gatzgabetzeko plataforma) aukeratu dute lehiaketaren irabazle.
URAk aurkeztutako jarduketa, Cadagua ibaia uholdeetatik babesteko obra izan da, Zallako Mimetiz auzotik igarotzean. Cadaguako 1,1 kilometroko tarte baten egokitzapen hidraulikoa da, uraldi natural eta errepikakorretako emarietara seguru hedatzeko espazio bat sortzeko.
Obra guztiek 10 milioiko inbertsioa izan dute. Jarduketa garrantzitsua izan da, 1100 metrotan zehar Cadaguako ibilguan: Baular auzotik, Ibaiondo eta El Carmen auzoen ondotik igarota eta ia San Pedro auzoko FEVE geralekuaren ia pareraino.
Uholdeen aurrean defendatzeko jardueretako bat da, non inbertitutako euro bakoitzeko ondasunen eta pertsonen babes handiagoa sortzen duen. Lan hauen ondorioz, hainbat mugarri egin behar izan dira: hidraulikoak, ingurumenekoak eta hirigintzakoak.