Eskerrik asko zuen ekimenak bidaltzeagatik!

Argitalpen-data: 

Euskadi Lagunkoiaren erronka - 2024

Aurten, Euskadi Lagunkoiaren ekimenak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatua eta Matia Institutuak abiarazia, "Bakardade-egoerei heltzea" erronka aukeratu du. Euskadin garatzen ari diren jardunbide egokiak biltzeko asmoz, eskaera bat egin zitzaien atxikitako 80 udalerriei, egunetik egunera hedatuago dagoen arazo horri aurre egiteko aurrera eramaten ari diren ekintzak azal zitzaten.

17 proiektu

Agurain, Aramaio, Arrigorriaga, Aulesti, Gasteiz (El Pilar auzoa, Bizan Aranbizkarra eta Los Herrán zentroak eta Francisco de Vitoria institutua), Elorrio, Abadiño, Etxebarri, Irun, Lekeitio, Markina-Xemein, Santurtzi, Zarautz eta Zumarraga udalerriek beren proiektuak bidali dituzte.

Hurrengo urratsak

Datozen hilabeteetan, Euskadi Lagunkoiak Jardunbide Egokien eranskin bat landuko du. Eranskin hori egungo gidari erantsiko zaio, eta hiru lurralde historikoetan garatzen ari dena jasoko du. Gainera, "bakardade-egoerei heltzea" izango da Adiskidetasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien VIII. Jardunaldiaren gaia. Jardunaldia datorren urrian egingo da, eta 2024ko jardunbide egokien saria ere jasoko du.

Mila esker!

Euskadi Lagunkoiak eskerrak eman dizkie ekimenak bidali dituzten udalerri guztiei.