Josu Bujanda Ertzaintzako buruak Donostiako Garbera merkataritza-gunean lapurreta egin ostean Ertzaintzak egindako operazioaren xehetasunak azaldu ditu.
Ertzaintzak bost gizon atxilotu zituen igande goizean Gasteizen, Donostiako Garbera merkataritza-gunean egindako lapurreta batetik bi ibilgailutan ihesi zihoazela. Indarrezko lapurreta, agenteen aurkako atentatua, ebasketa eta bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzi dizkiete atxilotuei. Operazioan hamar ertzain ere zauritu ziren.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)