Ergolan ergonomia kanpaina hastear

Barakaldo, 2024ko ekainaren 25a.- Laneko istripu mota ohikoenetako bat dira laneko arrisku ergonomikoaren faktoreetatik eratorritako nahasmendu muskulu eskeletikoak.

Izan ere, istripu guztien % 30 inguru dira sistema osteomuskularraren gainesfortzu fisikoak eragindako lan-istripuak. Gaixotasun profesionalei dagokienez, % 78 inguru dira arazo osteo-muskularren ondoriozkoak. Gainera, azken urteetan, gihar-hezurretako patologiek eragindako gaixotasun profesionalaren susmoa nabarmen areagotu da, 2023an 2022an baino % 100 gehiago igo da.

Beraz, gomendagarria baino gomendagarriagoa da dokumentu teknikoak egitea, laneko arriskuen prebentzioan parte hartzen duten eragileek informazio espezifikoa izan dezaten jarduera-sektoreetako lanpostuak ergonomikoki fase goiztiar batetik antolatu ahal izateko, hau da, diseinutik, argia izanda helburua dela arrisku ergonomikoko faktoreekiko esposizioak eragindako inpaktua murriztea, hala nola kargen erabilera, jarrera behartuak eta gorputz-mugimendu errepikakorrak, bai eta aurreko lanetatik eratorritako metatze-efektua ere.

Hori dela eta, Osalanek ERGOLAN izeneko kanpaina hasiko du 2024 honetan. Kanpainak 4 urteko (2024-2027) iraupena izango du, eta helburu du aipatutako jatorri ergonomikoko arrisku-faktoreen ondoriozko laneko ezbehar-tasa murriztea hainbat sektore ekonomikotako lanpostuetan (zerbitzuak, industria, eraikuntza eta lehen sektorea).

Kanpainaren urte bakoitzean, sektore bakoitzean ergonomiaren ikuspegitik bereziki sensibleak diren lanpostuak identifikatuko dira. Horretarako, Osalaneko teknikariek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearekin lankidetzan aritzeko aukera eman diguten enpresak bisitatu dituzte. Horrela, sektoreetako lanpostuak aztertuko dira, haien funtsezko zereginak identifikatu ostean, diseinuan, ingurunean eta gauzatzean dauden arrisku ergonomikoak zehazteko eta, ondorioz, prebentzio-neurri espezifikoak dituzten fitxa batzuk proposatuta, jarduera-sektoreen araberako jardunbide ergonomiko egokien kodeak sortzeko.

Kanpaina zerbitzuen sektorean hasiko da zerbitzuen sektorean eta garapenaren berri emango dugu gure webgunean.