Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Sendotu programan nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko finantza-laguntzak eskatzeko epea luzatzeko denari.
Sendotu programak hainbat laguntza ezartzen ditu nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, inbertsio-proiektuak finantzatzeko. Laguntza horiek Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-entitate kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanez eta aipatutako maileguen interes-tasetan hobariak emanez artikulatzen dira, mailegu horien finantza-kostua murrizteko.
Finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroaren finantza-baliabideek 17.550.000 euroko muga dute Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-entitate kolaboratzaileek formalizatu beharreko mailegu moduan.
SENDOTU programako finantzaketa-lerro hori formalizatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-erakundeekin ezarritako lankidetza-hitzarmenak xedatzen du hitzarmena aplikagarria izango dela emango diren maileguen gehieneko bolumena agortu arte. Orain, eskaerak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31ra arte edo jasotako funtsak erabat agortu arte luzatu da.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)