Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak datozen bi urteetan basogintzako produktuekin zerikusia duten inbertsio handiak egiteko 10,7 milioi euroko deialdiaren oinarriak onartu ditu (Gobernu Bilera 2024-11-19)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Gobernu Kontseiluari jakitera eman dio HANDITU EGURRA programaren barruan basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako 2025erako laguntzen oinarriak onartu dituela.

2025 eta 2026 ekitaldietarako 10.700.000 euro bideratuko ditu HANDITU EGURRA 2025 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzera, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura.

Arrazoizkoa den moduan, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2025erako Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia egotearen baitan geratuko da agindua. Funtsak honela banatuko dira: 3.200.000,00 € 2025erako ordainketa-kredituetan eta 7.500.000 € 2026rako konpromiso-kredituetan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)