'El Sueño de la Sultana' filma, European Film Awards 2024 sarietarako izendatua izan da

Argitalpen-data: 


      Portada_-_El_Sueno_de_la_Sultana.jpg

Isabel Herguera donostiarrak zuzendutako filmak “European Animated Feature Film 2024” kategorian irabazteko aukera izango du.

Europako Zinema Akademiak 2024 urteko European Film Awards sari garrantzitsuetarako hautatutako lanak iragarri berri ditu, eta izendatuen artean, ‘El sueño de la Sultana’ filma dago, European Animated Feature Film 2024 kategorian, zehazki.

Horrela, Isabel Herguera donostiarrak zuzendutako film honek bere ibilbide nabarmenarekin jarraitzen du, Estatuan zein nazioartean. Aipatzekoa da, beste errekonozimendu askoren artean, Annecy Jaialdi ospetsuaren Contrechamp Saileko Film Onenaren Saria eta Platino Sarietako Best Animated Film Award saria jaso dituela, baita beste sari ospetsu batzuetarako izendapenak ere, hala nola Cartoon Movie Tributes, Goya Sariak, Zinema Iberoamerikarraren Platino Sariak eta Forqué eta Feroz Sariak, besteak beste.

Gainera, ‘El sueño de la Sultana’ filmak Donostia Zinemaldian ere parte hartu zuen 2023an. Bertan, historia egin zuen. Izan ere, Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko aukera izan duen lehen animaziozko filma izan zen. Horrez gain, The Hong Kong International Film Festival-en eta Otawa International Animation Festival-en ere parte hartu du.

Hala, datorren abenduaren 7an jakinaraziko ditu Europako Zinema Akademiak film irabazleak, Luzernan (Suitzan) egingo den gala batean.

Pelikula hau Sultana Films, Uniko, El Gatoverde Producciones, Abano Producións eta Fabian & Fred etxeek ekoitzi dute, eta Ines espainiar zuzendari gaztearen ibilbidea kontatzen du: “1905ean, Rokeya Hossein idazle bengaliarrak Ladylandekin egin zuen amets, emakumeek gobernatutako lurralde utopikoarekin, eta handik mende batera, Inesek autoaurkikuntza-bidaia bati ekitea erabakitzen du, Rokeyaren aztarnei jarraituz eta Ladyland-en bila”.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)