Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak euskal erakundeen aurrekontu-egonkortasunaren 2027ra arteko bidea eta zerga-sisteman sartutako zerga berriak hitzartzea erabaki du

Argitalpen-data: 


      CMCE_2.JPG

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak hiru arlo nagusitako 13 akordio hartu ditu aho batez. Horien artean daude: Ekonomia Ituna aldatzea, Euskadiren autogobernu ekonomiko eta finantzarioa handitzeko; Euskadik hezkuntzaren arloko ezohiko zenbait zuzkiduratan parte hartzea; eta euskal erakundeen aurrekontu-egonkortasunaren 2027ra arteko bidea ezartzea —bide horretan foru-aldundiek defizit-helburu bereiziak izango dituzte—. Horrek ziurtasuna eta segurtasun ekonomiko-finantzarioa ekarriko du legealdi honetarako.

Euskadiko ordezkariak izan dira: Noël d’Anjou, Ogasun eta Finantzetako sailburua; María Ubarretxena, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua; Ramiro González, Arabako diputatu nagusia; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko diputatu nagusia; Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia; eta Iñaki Alonso, Ogasuneko sailburuordea. Bestalde, Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkariak izan dira: María Jesús Montero, Gobernuko lehen presidenteordea eta Ogasuneko ministroa; Jesús Gascón, Ogasuneko estatu-idazkaria; María José Gualda, Aurrekontu eta Gastuen estatu-idazkaria; Arcadi España, Lurralde Politikako estatu-idazkaria; Miryam Álvarez, Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia; eta Inés Olóndriz de Moragas, Autonomia eta Toki Finantzaketako idazkari nagusia.

AURREKONTU-EGONKORTASUNAREN 2024-2027 ALDIRAKO BIDEA

2024ko aurrekontu-egonkortasunari dagokionez, -0,3ko defizita eta % 13ko zor publikoa adostu dira Eusko Jaurlaritzarentzat, eta -% 0,1eko defizita foru-aldundientzat.

2025-2027 aldiari dagokionez, zenbateko hauek adostu dira:

EUSKO JAURLARITZA: DEFIZITA

2025

2026

2027

-0,3

-0,3

-0,3

EUSKO JAURLARITZA: ZORRA

2025

2026

2027

13,0

13,0

13,0

FORU-ALDUNDIAK: DEFIZITA

2025

2026

2027

-0,1

-0,1

-0,1

 

Kopuru horiek bat datoz euskal erakundeek 2025eko aurrekontuak prestatzeko aurreikusitakoarekin, eta estaldura ematen diete aurrekontu horiek diseinatzeko aurreikusitako zenbatekoei.

 

EUSKADIREN AUTOGOBERNU EKONOMIKOA ETA FINANTZARIOA INDARTZEA

Gainera, gaur sinatutako akordioen artean, hiru zerga berri hitzartu dira:

  1. Zigarro elektronikoen likidoen eta tabakoarekin lotutako beste produktu batzuen gaineko zerga
  2. Zenbait finantza-erakunderen interesen eta komisioen marjinaren gaineko zerga
  3. Talde multinazionalentzat eta talde nazional handientzat gutxieneko ezarpen-maila globala bermatzeko zerga osagarria (Bigarren Zutabea Zuzentaraua)

 

Azken bi zerga horietan —sozietateen gaineko zergaren irudi osagarriak dira—, foru-erakundeek erabateko araugintza-autonomia izango dute beren araudia Euskadiren premietara egokitzeko.

EUSKADIK ASKOTARIKO EZOHIKO ZUZKIDURETAN PARTE HARTZEA

Gaur hartutako erabakien artean dago Euskadik programa hauetan parte hartzea:

  1. Eskola 4.0 Kodea programan
  2. Hezkuntza-zailtasun bereziko ikastetxeetarako orientazioko, aurrerapeneko eta hezkuntza-aberasteko programan
  3. Irakurtzeko gaitasuna indartzeko programan
  4. Matematikarako gaitasuna indartzeko programan
  5. Espainiako unibertsitate publikoetan irakaskuntza- eta ikerkuntza-talentua sartzeko programan

 

Zenbateko hauek adostu dira:

Kontzeptua

2024rako zenbatekoa

2025-2026 aldirako zenbatekoa

Euskadik parte hartzea Estatuak Eskola 4.0 Kodea Programa finantzatzeko jartzen dituen zuzkiduretan

24.239.580

 

Euskadik parte hartzea Estatuak hezkuntza-zailtasun bereziko ikastetxeetarako orientazioko, aurrerapeneko eta hezkuntza-aberasteko programa finantzatzeko jartzen dituen zuzkiduretan

7.172.780

 

Euskadik parte hartzea Estatuak irakurtzeko gaitasuna indartzeko proiektua finantzatzeko jartzen dituen zuzkiduretan

2.031.250

 

Euskadik parte hartzea Estatuak matematikarako gaitasuna indartzeko proiektua finantzatzeko jartzen dituen zuzkiduretan

4.393.890

 

Euskadik parte hartzea Estatuak Espainiako unibertsitate publikoetan irakaskuntza- eta ikerkuntza-talentua sartzeko programa finantzatzeko jartzen dituen zuzkiduretan

1.863.630

11.181.780

GUZTIRA

39.701.130

11.181.780

 

EKONOMIA ITUNAREN BATZORDE MISTOAREN BESTE BILERA BAT EGITEKO KONPROMISOA

 

Bidezko akordioak amaitzeko denbora gehiago behar denez gero, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan ordezkaritza duten administrazioek Batzorde Mistoaren beste bilera bat egiteko konpromisoa hartu dute, gehienez ere bi hilabeteko epean. Bilera horretan, gai hauek adostuko dira:

1) 2024ko azaroaren 13ko Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako konpromisoaren indarrez, inportazioari ezarritako Balio Erantsiaren gaineko Zerga geroratzearen ondoriozko problematikari irtenbidea emateko beharrezkoak diren arau-neurriak.

2) Foru-ogasunen ikusgarritasunari eta nazioarteko presentziari buruzko akordioak zabaltzea, suposizio kopuru handia sar dadin.

3) Mendetasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistemaren finantzaketa eguneratzea, eta sistemaren kostuak ordaintzeko Estatuak egiten duen ekarpena handitzea —orain arte, euskal erakundeek bere gain hartzen zuten sistemaren kostuaren zatirik handiena—.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)