Tailerra Bilbon, otsailaren 14an, 21ean eta 28an eta Donostian otsailaren 16an, 22an eta 29an emango dugu
Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Bullying eta Ciberbullyingaren inguruko tailerra: kasu praktikoak' izeneko tailerra. Saioa Magunazelaia González, osasun- eta hezkuntza-psikologoa, trauma terapeuta sistemikoa, bitartekaria eta hezitzailea eta Sara González Muro, psikologo psikoterapeuta, bitartekaria eta hezitzailea izango dira tailerraren formatzaileak.
Prestakuntza-ekintza honen helburua hezkuntza-eragileei bullying-kasuak goiz detektatzeko beharrezko tresnak eta estrategiak ematea da, eta, batez ere, inplikatutako pertsona guztiekin esku-hartze arin eta eraginkorra egiteko gakoak ematea.
Best helburu batzuk hauexek dira:
- Bullyinga, ciberbullyinga eta hauen adierazpenak ulertzea, eta berdinen arteko beste indarkeria mota batzuetatik bereiztea.
- Bullyinga eta ciberbullyinga goiz detektatzeko jarraibideak identifikatzea.
- Ikaskideen arteko tratu txarrak prebenitzeko proposamenak ezagutzea.
- Ikaskideen arteko tratu txarren susmoaren aurrean eman beharreko lehen urratsak identifikatzea.
- Funtsezko mezuak definitzea biktima izaten ari diren pertsonentzat, eraso-jokabideak dituzten pertsonentzat eta ikusleentzat.
- Eskolaren, familiaren eta beste hezkuntza-eragile komunitario batzuen esku-hartze eraginkorraren faseak eta jarraibideak ezagutzea.
- Benetako bullying/ciberbullying kasuetan egindako esku-hartzeak aztertzea eta hobetzeko proposamenak aintzat hartzea.
- Pikas metodoaren praktikak.
- Bullying kasu batean esku hartzeko plan bat egitea.
Lehenengo edizioa Bilbon:
- Noiz: 2024ko otsailaren 14an, 21ean eta 28an
- Non: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
- Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
- Hizkuntza: gaztelania
- Izena emateko epea urtarrilaren 23tik 31ra
- Taldea: 20 lagun
Bigarren edizioa Donostian:
- Noiz: 2024ko otsailaren 16an, 22an eta 29an
- Non: CRAJ, Anoeta 28
- Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
- Hizkuntza: euskera
- Izena emateko epea urtarrilaren 23tik 31ra
- Taldea: 20 lagun
Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da. Izena emateko epea urtarrilaren 23tik 31ra.
Bertan parte hartzeko urtarrilaren 23an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).
94 4031645
Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.
- Gazteriaren arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta aisialdiko elkarteak, baita beste erakunde batzuk ere).
- Gizarte eta familia hezitzaileak.
- Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.
