Bizkaiak 28.5 milioi euro bideratuko ditu enpresa eta pertsona ekintzaileentzako laguntzatan

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Sailak 1,5 milioi eurotan gehitu du Bizkaiko enpresen lehiakortasuna zuzeneko laguntzen bidez bultzatzeko aurrekontua. Bizkaiak programa handizalea aurkeztu du: 51 laguntza, zerbitzu eta funts enpresa-estrategiaren lau arlo estrategiko sustatzeko (ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua). Ekonomia Sustatzeko Sailak, Beaz-ek, Seed Capital-ek eta Bizkaia Talent-ek parte hartzen dute programan.