Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua izan da gaur goizean egin den Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren buruan, Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordearekin eta Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordearekin batera. Kontseilu horrek urtero elkartzen ditu Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman eskumena duten edo inplikatuta dauden erakunde guztiak: Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta EAEko Fiskaltza Nagusia.
Bileran, 2025eko Euskadiko Segurtasun Publikoaren Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin da, eta Euskadiko delinkuentziak 2024an izan duen bilakaera aztertu da. Halaber, fenomeno meteorologiko kaltegarrien aurrean Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak dituen alerta goiztiarreko gaitasunak ere aurkeztu zaizkie erakundeetako ordezkariei.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)