Bilera Irun eta Hondarribiko alkateekin

Argitalpen-data: 

Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik Irungo eta Hondarribiko alkateei jakinarazi die Osasun Sailak apustu irmoa egin duela Bidasoako eskualdean osasun-zerbitzuak garatzeko.

Bi udalerrietako alkateekin izandako bileran, Osasuneko sailburuak, lehenik eta behin, Bidasoko Ospitaleko ebakuntza-gelak birmoldatzeko eta bertako zerbitzuak berrantolatzeko proiektua gogorarazi du.  Proiektu horrek instalazio moderno eta moldakorrak eskainiko dizkio ospitaleari, herritarrei zerbitzu hobea emango dietenak eta osasun-zentro honen etorkizunaren berme direnak.  Osakidetzak bertako profesionalek, instituzioek eta eskualdeko erakundeek egindako ekarpen guztiak entzun eta aintzat hartu ondoren aldatu zuen proiektu hori.

Era berean, Osasun Sailak Irunen osasun-zentro handi bat eraikitzeko proposamen argia egin du. Izan ere, osasun-arretaren ikuspegitik, eta egungo instalazioak kontuan hartuta, zentroan azpiegitura berri bat izatea da une honetan premiazkoena, etorkizunean zerbitzu gehiago ematea baztertu gabe, adibidez, Oñaurren anbulatorio bat. Sailak Irungo erdialdean proposatutako ahalmen handiko zentro berriak eskualde osoari emango lioke zerbitzua, eta, gainera, herriko lehen mailako arreta hobetuko luke.

Eraikitzeko izapideak hasteko Osakidetzak behar duen baldintza bakarra hiriaren erdigunean eraikin edo orube irisgarri bat izatea da, behar adina metrorekin, zentro berrian ezarri nahi dituen zerbitzu guztiak ipini ahal izateko.

Gauzak horrela, Osasun sailburuak adierazi du dagokionari alkatearen gonbidapena helaraziko diola, hiriaren erdigunean egon daitezkeen kokalekuak bisitatzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)