Bideozaintza eztabaidagai

Argitalpen-data: 

Datuak Babesteko Euskal Agintaritza

Unai Aberasturi, DBEAko lehendakaria

Joan den urtarrilaren 17an, Arartekoak Euskadiko eremu publikoan herritarren segurtasunerako bideo-zaintzari buruzko azterlan bat argitaratu zuen. Bere helburua: “toki publikoetako bideozaintza-sistema desberdinak nola erabiltzen diren eta Euskadiko administrazio publikoek araudian ezarritako berme-sistema zenbateraino betetzen duen aztertzea”.  

Polizia duten hainbat administraziori inkesta egin ondoren lortu dira datuak; horien artean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta lurraldeko 14 udal daude. Horien ebaluaketa bat egin ondoren, 9 ondorio eta 16 gomendio jaso dira guztira.

Ondorioen artean, Manu Lezertua Arartekoak nabarmendu du “eskumenak dituzten euskal administrazioek zehatz-mehatz bete behar dutela herritarren segurtasunerako bideozaintza-araudian aurreikusitako proportzionaltasun printzipioa” eta aldi berean adierazi du “xedapenak onartu behar direla, gailu mugikorrei buruzko (besteak beste, polizi uniformeetako kamerak, dronak edo makuluak) erregulaziorik eza betetzeko, Euskadiko administrazio publikoei dagokien arautze-esparruan”.

Testuinguru horretan mintzatu zen atzo Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarako lehendakari Unai Aberasturi zenbait komunikabide autonomiko eta nazionaletan.

Eguerdian, EITBko En Jake aktualitateko saioan parte hartu zuen, aipatutako txostenaz hitz egiteko, baita Lanbideren bi zerbitzarik jasandako zibererasoaz ere, 140.000 euskal herritarren datuak agerian utzi baitituzte.

Minutu batzuk geroago, Aberasturik gai horiei buruzko adierazpenak egin zituen Cadena SER irrati-katearentzat. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxeetan telefono mugikorrak erabiltzeari buruz duen jarrera aipatzen zuen.  

Arratsaldean, lehendakariak RTVEko Álvaro López de Goicoechea hartu zuen. Bideozaintzan zentratutako grabaketan, besteak beste, honako hau aipatu zuen: “araudia zaharkituta geratu da, eta legezko hutsuneak daude, adibidez, droneen erabilerari dagokionez”. Gaineratu zuenez, “honetan guztian gakoa da gizarte giza eta, batez ere, erakundeetatik planteatzea ea benetan beharrezkoak diren erabiltzen diren kamera guztiak”.

Gauean, Aberasturik Gaur Egun eta Teleberri EITBko albistegien gaueko edizioetan hartzen zuen parte.