Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren eta HABE-ren arteko akordioa, justizia administrazioko langileei euskara-eskolak emateko (Gobernu Bilera 2024-2-27)

Argitalpen-data: 


      fotoconsejo.jpg

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta HABE – Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen arteko hitzarmena sinatzea, Euskal Justizia Administrazioko kidego eta eskalak osatzen dituzten langileentzako euskara-prestakuntzako ikastaroak antolatzeko, ikastaro horiek kontratatzea eta ikasleen jarraipena egitea helburu hartuta:

  • Prozesu- eta administrazio-kudeaketa.
  • Prozesu- eta administrazio-tramitazioa.
  • Laguntza judiziala.
  • Auzitegiko medikuen kidegoa.
  • Karrera judizialeko langileak eta karrera judizialerako hautagaiak.
  • Aldi baterako lanpostuak betetzeko epaileak.
  • Ordezko magistratuak.
  • Bake-epaileak.
  • Karrera fiskaleko eta Justizia Administrazioko letraduen kidegoko pertsonala: titularrak eta ordezkoak.

Horretarako, akordioak 430.000 euroko ekarpen ekonomikoa ezartzen du 2024rako.

Euskara-ikastaroak autoikaskuntza-sistemen bidez edo euskaltegi batek emandako ikastaro presentzialen sistemen bidez antolatuko dira, eta Administrazioaren beraren lokaletan edo euskaltegian bertan eman ahal izango dira.

 

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)