OSAKIDETZAREN AZPIEGITURA-PLANA
- Datozen asteetan Kanpo Kontsultetarako eraikin berriak eraikitzeko lizitazioa aterako da, 277 milioi euroko inbertsioarekin
- Osakidetzaren osasun-azpiegitura berri horiei esker, kontsulta anbulatorioetarako espazioa handitu eta asistentziaren kalitatea hobetu ahal izango da, arreta integralaren bidez eta kasu bakoitza diziplina anitzetik aztertzearen bidez
- Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-azpiegiturak modernizatzearen eta handitzearen alde egindako apustua
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzaren Azpiegitura Plana aurkeztu du: kanpo-kontsultetarako hiru eraikin berri Galdakaon, Basurtun eta Donostian. Eraikin horiei esker, laguntza anbulatorioko kontsultetarako espazioa handitu ahal izango da eta Euskal Osasun Zerbitzuan profil profesional berriak eta bereizmen handiko proba osagarriak txertatu ahal izango dira.
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur aurkeztu ditu pazientearen arreta hobetzeko eta euskal osasun-sistema modernizatzeko funtsezko hiru jarduketa horiek. Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun-azpiegiturak berritzeko eta handitzeko egindako apustua nabarmendu du.
Osasun-azpiegitura horiek eraikitzearen helburua da paziente anbulatorioaren beharrak bateratzea, behar horiei erantzutea, asistentziaren kalitatea hobetzea eta arreta integrala eskaintzea, betiere kasuak diziplina anitzetik aztertzearen bidez eta prozesuen humanizazioaren bidez. Gainera, eraikuntza berriek aukera emango dute eraikin nagusietako espazioak liberatzeko eta bertan beste proiektu batzuei heltzeko.
Lehendakariak adierazi du otsailean aterako dela Basurtuko kanpo-kontsultetarako eraikinaren obra lizitatzeko lehiaketa. Donostia eta Galdakaoko eraikuntzen proiektuak amaitzen ari dira eta espero da obra horien lizitazioa apirilaren hasieran abiaraztea.
GALDAKAO-USANSOLOKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-a
BASURTUKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - BILBO-BASURTUKO ESI-a
DONOSTIAKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - DONOSTIALDEKO ESI-a
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)