Ezbeharra arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera gertatu da, BI-636 errepidean, Balmaseda parean, bi autok talka eginda. Talkaren ostean, bidaiarietako hiru barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute autotik ateratzeko. Zaurituak askatu ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Talkaren ondoren, errepidea itxi dute, eta zirkulazioa desbideratu behar izan dute. Gaueko hamarrak laurden gutxi aldera bidea irekita geratu da.