Azkenengo hauteskundeen aurrean herritarrek izan duten interesa handitu egin da, aurreko beste hauteskunde batzuen aldean

Argitalpen-data: 


      Sondeo-44.jpg
  • Jaurlaritzak inkesta bat kaleratu du, hauteskundeen aurrean herritarrek izan duten portaerei buruz

Aurreko hauteskundeen aldean, iragan den apirilaren 21eko hauteskundeei euskal herritarrek egindako jarraipena eta ipinitako arreta handitu egin dira, gaur plazaratutako hauteskundeetako portaerei buruzko ikerketa baten arabera. Izan ere, galdetutakoen %62k interes handia edo nahikoa izan du; eta aurreko urteetan hauteskundeek arreta txikiagoa izan zuten: 2020an, % 53k izan zuten interesa; 2016an, % 56k.

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskundeen ondorengo bi egunetan egin du inkesta hau, eta euskal herritarrek bukatu berri diren hauteskundeen aurrean izan duten jarrera aztertzea du helburu.

Era berean, ikerketa honek erakusten duenez, inkesta egin duten herritar gehienek (% 70ek) ondo baloratzen dituzte joan den apirilaren 21eko emaitzak.

Azterketaren arabera, galderak erantzun dituzten ia-ia guztiak (% 96) emandako botoarekin ados daude; eta abstenitu zirenen artean, % 15ek soilik baieztatu dute, orain, hauteskundeetako emaitzak ikusita, nahiago izango luketela botoa ematera joan izana.

Hurrengo Eusko Jaurlaritzari begira, gehienek, % 35ek, egungo EAJren eta PSE-EEren arteko ituna errepikatzea nahiko lukete; bigarrenik, galdetutakoen % 17k, EAJren eta EH Bilduren arteko akordio bat; eta, hirugarrenik, % 10ek, EH Bilduren eta PSE-EEren artekoa.

Informazio gehiago

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)