AVEQ-KIMIKAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko ariketa batzuk egingo ditu

Argitalpen-data: 


      20210604_103638_HDR.jpg
  • Ariketak datorren ekainaren 14an, 17an eta 18an egingo dira Hernanin, Muskiz, Abanto eta Zierbenan, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko.

AVEQ-KIMIKAk, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin lankidetzan, larrialdi kimikoetarako sirenen sarea aktibatzeko saioak egingo ditu datorren ekainaren 14an, 17an eta 18an. Ariketa horiek Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Punta Luzeron (Zierbenan) eta Lantaronen egingo dituzte, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoek eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko.

SEVESO araudiak substantzia arriskutsuak tartean dituzten istripu larrien prebentzioa arautzen du. Testuinguru horretan, sirenen eginkizun nagusia abisu-sistema indartzea eta berehalako alerta lortzea da, eraginpeko herritarrek istripu-kasuetarako oinarrizko autobabes-aholkuak abian jar ditzaten.

SIMULAKROEN EGUNAK ETA ORDUAK

Data

Lekua

Enpresa

Afekzio-eremua

Ordua

2024/06/14

Hernani

Electroquímica de Hernani, SA

Hernani

10:00

2024/06/17

Muskiz

Petroleos del Norte, SA (PETRONOR)

 Muskiz

Abanto - Zierbena

10:00

2024/06/17

Santurtzi

Puerto de Bilbao

Bilboko Portua

Weylchem Bilbao, SLU

Santurtzi

Zierbena

11:00

2024/06/17

Punta Luzero

Terminales Portuarias, SL (TEPSA)

Acideka, SA

Zierbena

11:30

2024/06/18

Lantaron

Dekitra, SA

General Química, SAU

Bakelite Iberica, SA

Lantaron

11:00

Sirenek bi seinale-mota igorriko dituzte, argi eta entzuteko moduan, arriskuko gune osoan: bata hodei toxikoagatiko alertaren hasiera adierazteko eta bestea alertaren amaiera iragartzeko. Alertari hasiera emateak berarekin ekarriko du, biztanleentzako lehentasunezko babes-neurri gisa, toki itxian konfinatuta geratzea.

Eusko Jaurlaritzak Kanpoko Larrialdi Plan bat dauka, eta horretan ezartzen dira larrialdietan giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko mekanismoak eta antolamendua, betiere larrialdiak fabrikaren kanpoaldean eraginik badu. Halaber, plan horrek biztanleak ohartarazteko modua ere barne hartzen du megafonia bidezko abisuak eginez, prentsan komunikatuak argitaratuz eta sare sozialen bidez.

AVEQ-KIMIKA, Euskadiko Enpresa Kimikoen Elkartea, Euskal Industriak sortutako elkartea da. Horren helburua da, araudia zorrotz betetzeaz gain, ingurumenaren gaineko eraginaren kudeaketa zein jardueren eta instalazioen segurtasuna etengabe hobetzen joatea. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoko 130 enpresa dira elkarte horretako bazkide eta enpresa horiek 6.000 langiletik gora dituzte.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)