Audioliburuak liburutegian

Argitalpen-data: 

Audioliburuak liburu baten edukien grabazioak dira, esatari edo kontalari profesional batek ozenki irakurriak. Grabazioak ahots bakar batez aurkezten dira, musikarik gabe, eta jatorrizko lanen bertsio osoetan.

Bi modutara eskura ditzazkezu, liburutegiko Mediateka gelan dauden dokumentuak hartuta, edo online formatu digitalean, eLiburutegian deskargatzen diren liburu elektronikoen aplikazioaren bidez.

  • Honako pertsonei zuzenduta daude bereziki audioliburuak:
    • ikusmen-gaitasun urriak dituztenentzat
    • irakurtzeko astirik ez dutenentzat
    • edukiak entzun ditzakete beste zeregin batzuk egiten dituzten bitartean, hala nola gidatzea, etxeko lanak...
    • joan-etorrietan denbora asko ematen dutenak
    • ipuinak eta narrazioak entzutera ohituta dauden pertsonak
    • hizkuntza ikasleak
    • irakurtzeko ohiturarik gabeko biztanleak
    • liburuen mundura beste euskarri desberdin batetik hurbildu nahi dutenentzat
  • Eskuratu:
    • Mediatekako audioliburuak, bazkide txartela duen edonork eraman ditzazke etxera. CD-AUDIO formatoan daude eta helduentzat zein haurrentzat daude.
    • eLiburutegian dauden audioliburuak, streaming-en entzun ahal dira. Bai CD formatuko zein online formatuko audioliburuak, 21 egunetarako mailegu epealdia daukate, beste liburu euskarri guztiak lez.