Armiñon, pertsona bat hil da trafiko-istripu batean

Argitalpen-data: 

Pertsona bat hil da gaur, igandea, arratsaldean, AP-1 errepidean, Armiñon parean, izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz. Inplikatutako auto bakarrean zihoan beste pertsona bat zauritu da.

accidente

Arratsaldeko laurak eta laurden aldera, auto batek istripua izan du AP-1 errepidean, Armiñonen. Autoan zihoazen bi pertsonak harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Azkenean, horietako bat hil egin da, bertaratutako medikuek baieztatu dutenez; bigarrena, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak dagoeneko hasi ditu dagozkion ikerketak ezbehar tragiko hori eragin duten arrazoiak argitzeko, eta Gasteizerako noranzkoan zirkulazioa eta bi kilometro inguruko auto-ilarak kudeatzen ari da.