Arkautiko akademiak eta HABEk akordioa sinatu dute Ertzaintzako langileak euskalduntzeko elkarlanerako (Gobernu Bilera 2024-12-03)

Argitalpen-data: 


      logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak kudeaketa-gomendio bat onartu du gaur 2024rako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean, Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan hizkuntza-prestakuntzarako ikastaroak egiteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agenteen kategorian sartzeko ikastaroko ikasleei euskara emateko.

Akordio honek 844.036 euroko aurrekontua du 2024rako, eta, bi aldeak hala adostuz gero, gehienez ere lau urtera arte luzatu ahal izango da. Horrela, HABEk prestakuntza hauek hartuko ditu bere gain:

  • Ertzaintzaren lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizuneko Hizkuntza Gaikuntzarako Ikastaroetako eskolak Arkautiko, Erandioko Oiartzungo eta Iurretako zentroetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatutako ikasleentzat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko ikastaroetako ikasleei euskara ematea.

HABE arduratuko da ikastaro horiek antolatzeko materialak, baliabide teknikoak eta zerbitzukoak kudeatzeaz, Ertzaintzako langileen hizkuntza-gaitasun egokian aurrera egiten jarraitzeko.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)