AMAk partzuergo gisa eratzeko eta tarifen integrazioa ezartzeko helburua du 2026rako

Argitalpen-data: 


      WhatsApp_Image_2024-11-26_at_14.19.37.jpeg
Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak 2025erako lan kronograma bat zehaztea adostu dute

Gasteiz, azaroak 22.- Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen duten Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) 2026 urtea jarri du epemugatzat partzuergo gisa eratzeko eta lurraldeko garraio publikoko operadoreen arteko tarifen integrazioa gauzatzeko.

"Datozen bi urteetan behin betiko bultzada eman nahi dugu AMA partzuergo gisa eratzeko, tarifa politika komuna abian jartzeko eta Araban garraio publikoaren erabilera sustatzeko eta errazteko tresna berri eta indartsuak edukitzeko. Eta, horrela, mugikortasun jasangarrirantz aurrera egiten jarraitzeko", azaldu du Jon Nogales AMAko presidenteak.

Helburu horrekin, AMAk jarduketa kronograma bat egitea erabaki du, 2025ean egin beharreko lanak eta hartu beharreko erabakiak zehazteko. Lehenengo jarduketa tarifen integrazio sistema ezartzeko txartelaren eredu teknologikoari buruzko azterlana burutzea izango da, joan den martxoan Mobility Laben esku utzi zena.

Gainera, adostutako tarifa integrazioaren eredua eta horrek operadoreetan duen eragin ekonomikoa zehazten dituen azterlanak eguneratzea erabaki dute erakundeek.

Arabako garraio publikoko operadoreen ordezkariek, Arabako Foru Aldundiak eskatuta, datorren urtarrilaren 1etik aurrera 12 urtetik beherakoentzako foru garraioaren doakotasuna ezartzeko beharrezkoak diren garapenak ere aztertu dituzte. Doakotasun hori badago jada Gasteizko hiri garraioan 2022ko amaieratik.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)