Bordele 05 07 24
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Bordelen hartu du parte, Ramiro González Arabako Aahaldun nagusiak Akitaniako mahastizaintza sektorearekin antolatutako topaketa instituzionalean, nazioarteko merkatuetan ekoizpenak bizi duen egoera aztertzeko.
González, Noemí Agirre Nekazaritzako foru diputatuarekin, Amaia Barredo sailburuarekin eta Arabako Errioxako upategi talde batekin batera, Akitania Berriko eragile ekonomiko eta ekoizleekin bildu da. Taldeak ardogintza-eremu ezagun honetako hainbat ekoizpen-eredu ezagutu ditu.
Jean-Pierre Raynaud, Akitaniako Nekazaritza, Trantsizio Agroekolojikoa, Nekazaritza, Elikadura, Basogintza, Itsasertza eta Mendiko lehendakariordea, Lydia Heraud, mahastizaintzaz arduratzen den eskualdeko kontseilaria, eta Hélène Lopez, Akitania Eskualdeko Nazioarteko Lankidetza Ekonomikorako Agentziako zuzendariordea izan dira euskal ordezkaritzaren solaskideetako batzuk.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)