- Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, Nerea Melgosa eta Javier Hurtado´ekin batera
VG 2024 08 02
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua, Gasteizko enparantza Berrian Andre Maria Zuriaren jaietako pregoian izan da gaur arratsaldean. Halaber, Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, eta Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua izan dira.
Elisa Ruedak zuzentzen du Olerkariak maiatzean eta iaz Urrezko Zeledonen saria jaso zuen. Maider Etxebarria alkatea, Ramiro González ahaldun nagusia eta Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotzia, besteak beste.
Amaia Barredok txalotu egin du pregoilariaren hitzaldia, eta "pozez eta errespetuz betetako jaiak" opa dizkie euskal hiriburuko udala osatzen dutenei.
Pregoiari hasiera emateko, Ruedak eskerrak eman ditu “munduko festa onenetarako deia egingo duen ahotsa izango delako”. “Une historikoa da niretzat; izan ere, duela urtebete Urrezko Zeledon saria eman zidaten Gorka Ortiz de Urbinarekin batera, eta huraxe izan zen Zeledon gisa Gorkaren agurra. Aurten, aldiz, ongietorria emango diot gure Zeledoni, Iñaki Kerejazuri”, jarraitu du.
Idazleak, gainera, deia egin du hirian bizi diren errealitate guztien aniztasunerako eta integraziorako: “esku bateko hatzak bezalakoak gara: denak desberdinak, ez dago bat bera ere sobera. Den-denok beharrezkoak gara, garrantzitsuak, bertan bizi diren pertsona guztiek aukera berdinak izan ditzaten, bizitza betea bizitzeko, eta, jakina, jaiak direnak bezalakoak izan daitezen: paregabeak”.
Egindako hitzaldi osoan agertu dira bere inguruekiko erreferentziak; izan ere, bere hitzetan, “jaiak familiarekin ospatzeko ere badira”. Hala, hainbat bizipen kontatu ditu. Txikitan, adibidez, gurasoek Plaza Berrira eramaten zuten Zeledonen jaitsiera ikustera. Bestalde, amak egindako eta oraindik alabak erabiltzen duen lehen neska jantzia aipatu ditu. Oroitzapen horiek gure arbasoengandik ikasteko deiarekin nahastu ditu: “Tradizioak dira arbasoek utzi diguten ondarea, eta gure seme-alabei transmititzeko pribilegioa dugu, gaur egungo uneetara egokituta”.
Jaietan bete-betean sartu aurretik, “poema baten bila dabilen bertso libre bat” utzi nahi izan du: “Andre Maria Zuria da Gasteizen emakume bati egindako eskultura bakarra; ez dugu erreferente izan diren emakumeei eskainitako eta emakumeok geure burua aitortuta ikus dezakegun eskulturarik”.
Jarraian, Andre Maria Zuriaren jaietan bete-betean sartuta, programazioko elementu batzuk aipatu nahi izan ditu: Farolen prozesioa, Egunsentiko Arrosarioa, Blusen eta Nesken koadrilak, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Gargantua, barrakak, su artifizialak… “Adin, publiko eta ordu guztietarako programazioa da”. Eta deskribapen honekin amaitu du: “Jaiak gure leku komuna dira, harrera egiten digun amaren modukoak; integratzaileak; izan ere, edozein bisitaria gasteiztar sentiarazten du. Paregabeak eta bereziak dira bertan nagusi diren giroa eta umore ona direla eta. Hain zuzen ere, alaitasunaren eta zoriontasunaren, bizipozaren, burbuila horretan murgiltzera gonbidatu nahi zaituztet gaurtik, une honetatik, hasita”.
Baina ez dago ospakizunik errespeturik eta segurtasunik gabe: “Bizi ditzagun jaiak errespetu osoz; doakoa da, gutxi kostatzen da eta botikarik onena da; bizi ditzagun jaiak garena bezala, familia handi bat. Jaiak seguruak izan daitezela, erasorik eta indarkeriarik ez dadila egon; emakumeok seguru senti gaitezela. Hiri osoa animatu nahi dut guzti-guztiok puntu more izatera”, eskatu du.
Amaitzeko, 2024ko pregoilari gisa bere zeregina bete nahi izan du Ruedak: jairako deia egitea. “Ez al duzue sentitzen zorua burrunba egiten hasi dela?”, galdetu die Plazan elkartutakoei. “Iritsi dira Gasteizko jaiak eta guztiok inguratu gaituzte. Bizipoza, utz diezaiogun zorionari bere bidea zabaltzen!”. Agertokitik, zorion hori zabaldu du abesti baten bidez. Hala, emozio horrek hiria betetzeko gonbidapena egin du Circo del Solen ‘Alegría’ abestiaren moldaketarekin. Hala, “Gora Andre Maria Zuria! Gora Zeledón! Gora Gasteizko Jaiak! Gora poesia!” hitzen ondoren, Elisa Ruedak urte osoko jai maiteenetako batzuei hasiera eman die. Pregoilariaren hitzen ondoren, Kresala Dantza Taldearen emanaldia eta argi-ikuskizuna iritsi dira. Plazan bildutakoak zur eta lur utzi ditu ez baitzekiten azken sorpresa hori zein izango zen.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)