- Arabako Babarrun Pintaren XVIII. Azoka Pobesen
Pobes, 2024 10 13
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Arabako Babarrun Pintari buruzko jardunaldian parte hartu du gaur goizean, Pobes´en. "Babarrunak tradizio handiko produktuak dira Euskadiko elikaduran duela 500 urte baino gehiagotik. Gernikakoak, Tolosakoak edo, gaur egun bezala, Añanakoak, kalitate handiko babarrunak dira, barietate hautatuetakoak, eta ingurumena errespetatzen duten laborantza-teknikak dituzten artisau-ekoizpenak dituzte. Hau zero kilometro da" esan du.
Arabako Babarrun Pintaren XXVIII. Azoka izan da Eusko Labelek babestutako produktu honen salmentaren eszenatokia. Bertako produktuen eta artisautzako produktuen merkatuarekin batera, Algara Dantza Taldea aritu da. Halaber, Nova Victoriak, Kulkik antolatutako Herri Kirol familiarrek eta Gorka Aginagalde aktoreak hipika erakustaldiak egin dituzte.
Barredo sailburuarekin batera, Noemi Agirre, Ione Berriozabal eta Laura Pérez Borinaga foru diputatuek, Javier Gallego alkateak eta Raimundo Ruiz de Escudero Hazi´ko zuzendariak hartu dute parte bileran.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)