Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta Aitor Uriondo Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak, STEAM Euskadi orientazio profesionaleko lehen topaketan parte hartu dute gaur, UPV/EHUren Arabako campusean. Programa hau Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak sustatu dute, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, EHUrekin, Hetelekin, Ikaslanekin eta AICE-IZEArekin batera antolatu da. Bederatzi jardunaldi ditu, hiru euskal lurraldeetan banatuta, eta 32 ikastetxetako ikasleek eta 225 STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) profesionalek parte hartuko dute.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)