Portugaleteko Udalak "Portugalete como villa amigable - Portugalete hiri atsegina da" bideoa argitaratu zuen urte hasieran.
Bideoa ikusi
Bideo horretan talde eragileko kide ugarik parte hartu zuten, baita boluntarioek ere, lagunkoitasunaren aterki beraren pean elkartuta, euren indarrak eta talentua bildu zituzten Euskadi Lagunkoiaren balioak udalerrian zabaltzeko.
Portugaleteko adinekoen, adin guztietako portugaletetarren, errespetuaren, inklusioaren eta eskubideen alde lan egiteko asmo sendoarekin, bideo hau sortu eta filmatu zuten.
Lau minutu eta erdiz herri atsegina zer den azaltzen dute eta hiriak hartutako konpromisoa azaltzen dute.
Eskerrik asko zuen lan handiagatik!