- Aurrekontuek 4.536.000 euroko kontu-saila aurreikusten dute guztira 2024rako, eta bi ordainketa-agindutan banatuko da, apirilaren 21eko hauteskundeen ondorengo alderdien ordezkaritzara doitu ahal izateko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei edo koalizioei funtzionamendu arrunteko gastuak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen lehenengo ordainketa. 2024ko urtarrilaren 1etik apirilaren 21era bitarteko aldiari dagokiona da. Zenbatekoa 1.388.065,57 eurokoa da, eta banaketa kalkulatzeko Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetan bototan eta eserlekutan izandako emaitzak hartzen dira kontuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 4.536.000 euroko kontu-saila izendatu da 2024rako. Datorren apirilaren 21erako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu direnez, ekitaldi honetan bi alditan ordainduko da dirulaguntza: lehenengoa 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko apirilaren 21era artekoa izango da (biak barne), eta bigarrena urtea amaitu arte kalkulatuko da 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak kontuan hartuta.
ALDERDI POLITIKOA EDO KOALIZIOA |
BOTOAK (*) |
ESERLEKUAK |
DIRULAGUNTZA |
EAJ-PNV |
349.960 |
31 |
562.575,32 € |
EH-Bildu
|
249.580 |
21 |
394.373,69 € |
PSE-EE (PSOE) |
122.248 |
10 |
191.405,02 € |
Elkarrekin-Podemos-IU |
72.113 |
6 |
113.531,75 € |
Alderdi Popularra + Ciudadanos |
60.650 |
6 |
101.368,74 € |
Vox |
17.569 |
1 |
24.811,05 € |
Guztira
|
872.120 |
75 |
1.388.065,57 € |
(*) Dirulaguntza-eskubidea ematen duten botoak guztira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)