Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: zinemarako gidoiak (2025)

  • Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: zinemarako gidoiak (2025)

Xedea

Dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea zinemarako gidoiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

156.000 €

Prestazio ekonomikoa

1.- Zinemarako gidoiak sortzen laguntzeko, guztira 156.000 euro daude. 12 laguntza emango dira, bakoitza 13.000 eurokoa honela banatuta: 7 euskaraz idatzitako gidoietarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.

2.- Eskabiderik aurkeztu ez delako edo betekizunak ez betetzeagatik hizkuntza bateko laguntzaren bat eman gabe uzten bada, beste hizkuntzarako laguntza-kopurua handitu egin ahal izango da eman gabeko horrekin, betiere, laguntzen kopuru totala aldatu gabe.

3.- Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat hiruk zinema-areto komertzialetan erakusteko film luzeren batean gidoilari agertzen ez diren 30 urtetik beherako gidoilariek idatzitako gidoietarako izan beharko dute. Eta diruz lagunduko diren proiektuetatik bostek emakumeek idatzitakoak izan beharko dute.

Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.

Ordainketa-modua

a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.

b) Gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.

Informazio gehiago


  • Epea 2024(e)ko Abenduak 27(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 27(e)ra
  • EntitateaEusko Jaurlaritza
  • AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.