Kultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak: euskarazko ipuinak eta eleberri motzak sortzea (2025)
Xedea
Dirulaguntza hauek gutxienez 100.000 karaktereko euskarazko literatura-testuak –ipuin nahiz nobela motzak– sortzea sustatzeko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
54.000 €
Prestazio ekonomikoa
1.– Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 54.000 euro daude. Sei laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa.
2.– Edonola ere, eta 4. artikuluak agintzen duena betetzekotan, diruz lagunduko diren proiektuetatik behintzat bik 30 urtetik beherako pertsonek idatzitakoak izan beharko dute.
Adinaren baldintza frogatzeko kontuan izan beharreko data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da.
Ordainketa-modua
a) Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta 13.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren.
b) Gainerako % 25a hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
- Epea 2024(e)ko Abenduak 27(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 27(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaLiteratura
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


