Bilboko 2025eko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa
Bilboko Udalak 2025eko aratusteak iragartzeko kartelaren lehiaketan parte hartzeko deialdi berria aurkeztu du. Sei eguneko jai popularrak, parte-hartzekoak eta publiko guztientzako jarduerekin, otsailaren 27tik martxoaren 4ra ospatuko dira.
Parte hartu nahi dutenek URTARRILAREN 25eko 23:59ra arte aurkeztu ahal izango dituzte originalak. Aurreko edizioetan bezala, gehienez bi obra aurkeztu ahal izango dira parte-hartzaile bakoitzeko, eta dibertsitatea baloratuko da, generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, dibertsitate funtzionala, adina, klase soziala, gorputz mota eta abarrekoak irudikatzean, rolak eta estereotipoak saihestuz.
Aurkeztutako lanek formato bertikala eduki beharko dute 50 cm x 70 cm-koa, eta ONLINE BIDEZ AURKEZTU BEHARKO DIRA udaleko webgunetik www.bilbao.eus, "2025eko Aratusteetako Kartel Lehiaketa" atalean. Atal horretan artxibo bat igo daiteke kartelaren argazkiarekin JPG formatuan.
Gainera, kartela egiteko adimen artifizialeko tresnak erabiliz gero, horiek zehaztu egin behar dira, interbentzio maila zehaztuz eta jabetza intelektuala errespetatuz. Hala ere, balorazioari dagokionez, giza esku-hartzea AA erabiltzearen gainetik egongo da.
Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude jada udalaren webgunean.
Jai Batzordeko eta diseinuaren eta kulturaren munduko ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu sei kartel finalistak, eta horien artean lan irabazlea hautatuko da, herritarren parte-hartzearekin.
Aurreko edizioetan bezala, herritarrek sei kartel finalista horien arteko azken aukeraketan parte hartu ahal izango dute, Udalaren webgunean online bozketa eginez otsailaren 3tik 9ra arte. Gainera, Abandoko Udaltegian, Barrenkua Kalea, 5. zenbakian bozkatu ahal izango dute aurrez aurre otsailaren 3tik 7ra. Kartel irabazlea aukeratzeko, aurrez aurreko herri-bozketa (% 33ko pisua izango du), online herri-bozketa (% 33) eta epaimahaiaren bozketa (% 33) hartuko dira kontuan.
Azkenean, irudi irabazleak 2.000 euroko sari bakarra izango du.
- Epea 2024(e)ko Abenduak 26(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 25(e)ra
- EntitateaBilboko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkusizko arteak
- JardueraSorkuntza
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


