Pabiloi 6ko Antzerki Arineko Jardunaldiak (2025): izen-ematea
P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak
P6ko Antzerki Arineko 12. Jardunaldiak, 2025ko apirilaren 11tik maiatzaren 11ra bitartean izango dira.
- Antzezlanek gehienez 15-20 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute (Garrantzitsua da ezarritako denborara egokitzea, emanaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).
- Testuak estreinatugabeak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
- Euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
- Gutxienez bi antzezlek jokatuko dute; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
- Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
- Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskeintzen dutena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek...).
- Parte hartzaileek emanaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dute emanaldiak behar bezala antolatu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektua jardunaldietatik kanpo utz dezake.
- Epea 2024(e)ko Abenduak 20(e)tik 2025(e)ko Otsailak 14(e)ra
- EntitateaPabiloi 6
- Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
- SektoreaArte eszenikoak
- JardueraErakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


