New Yorkeko Martha Graham Dance Companyren estreinaldia Donostian, "La Traviata" kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak, Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

  • New Yorkeko Martha Graham Dance Companyren estreinaldia Donostian,

  • Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da
  • Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an
  • Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, "Musika tantak" eta "Emozioetan zehar bidaiatzeko kontzertu txundigarria" Familia Kontzertuak eta "Logelan logale" elkarlaneko eskola kontzertuak
  • Musika klasikoko abonuak eta sarrera solteak gaur jarriko dira salgai, 11:30etik aurrera

Kursaal Eszenako denboraldia 2025eko otsailaren 4an hasiko da Verdiren "La Traviata" operarekin, kontzertu dramatizatu bertsioan, eta uztailaren 3an amaituko da Fito Páez argentinarraren kontzertuarekin. Musika klasikoko, musika herrikoiko eta haur eta familientzako hitzorduekin, otsailetik uztailera 10 izango dira Kursaaleko kultur-programazio propioa osatuko duten emanaldiak.

Musika klasikoaren atalean, otsailaren 4an, hitzordu klasiko garrantzitsu batekin hasiko da Kursaal Eszenako denboraldi berria: Giuseppe Verdiren "La Traviata" opera ospetsuaren interpretazioarekin, kontzertu dramatizatu bertsioan. Nina Minasyan sopranoa, momentuko abeslari verdiar nabarmenetako bat, Violetta izango da, Alejandro Dumasen "La dama de las Camelias" eleberrian inspiratutako istorioko paper nagusia. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) arduratuko da alderdi instrumentalaz, eta abesbatzari dagozkion zatiak, berriz, AGAO Abesbatzak (Asociación Gayarre Amigos de la Ópera de Navarra) egingo ditu; halaber, gainontzeko bakarlariak dira Santiago Ballerini (Alfredo), Juan Jesús Rodríguez (Giorgio), Andrea Jiménez (Annina), Nerea Berraondo (Flora), Imanol Resano (Gastone), Jan Antem (Douphol baroia), Juan Laborería (Obignyko markesa) eta Mikel Zabala (Grenvil doktorea). Perry So, Nafarroako Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra izango da musika-zuzendaria, eta Iñigo Santacana eszena-zuzendariak diseinatuko du dramatizazioa. Kontzertu horretarako sarrerak azaroaren 29an jarri ziren salgai.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAbenduak 16
  • Gaia Musika