Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak (2025)
Xedea
UDALENTZAT PROGRAMA. 2025. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Diruz lagun daitezkeen arloak
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2025. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (teatroa, dantza eta zirkoa) programen garapenera zuzenduta daude.
Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:
Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira:
- 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
- 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
- 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
- 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.
- 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.
Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizun bakarra aurkeztu daitezke.
Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
Baztertu egingo dira:
- Ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak
- Beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.
- Soilik musikalak diren ikuskizunak.
Aurrekontuko zuzkidura
255.000 €
Prestazio ekonomikoa
255.000 euroko zenbateko osoa honela banatuko da laguntza-modalitate honek barne hartzen dituen 5 biztanle-tarteen artean:
- 55.000 euro, 20.000 biztanletik gorako herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 45.000 euro, 20.000 eta 10.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 40.000 euro 10.000 eta 5.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 85.000 euro, 5.000 eta 1.001 biztanle arteko herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- 30.000 euro, 1.000 biztanletik beherako herrietan kaleko arte eszenikoen programazioak antolatzeko.
- Epea 2024(e)ko Abenduak 17(e)tik 2025(e)ko Urtarrilak 31(e)ra
- EntitateaEusko Jaurlaritza
- AtalaKultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Deialdi-motaDirulaguntzak
- SektoreaArte eszenikoak
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


