Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da

  • Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da

  • 72 urterekin hil den artistak eskultura ugari utzi ditu, bere jaioterrian ez ezik, baita Bilbon, Donostian eta hainbat museotan ere

Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da gaur, larunbata, 72 urte zituela, Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu Goizane Alvarezek jakinarazi duenez.

X sare sozialaren bidez, Zugastiren heriotza deitoratu du, eta nabarmendu duenez, "artea eraldatu zuen, ondare izugarria utziz".

Lan asko egin zituen, eta bere jaioterrian ez ezik, Bilbon eta Donostian ere utzi ditu obrak, baita zenbait museotan ere. "Bere sormena eta ikuskera beti gurekin egongo dira. Goian bego", idatzi du Alvarezek.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataAbenduak 14
  • Gaia Ikusizko arteak