"Jeinuak?", emakumeek artean duten rolari buruzko hitzaldi-ziklo berria
- Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko duen Emakumeak estrategiaren barruan kokatzen dira hitzaldiak. Laura Freixas idazleak eman du lehen hitzaldia, eta Virginia Woolf eta Vita Sackville-Westen arteko harremana izan da protagonista
Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeek artean duten rolari eta garrantziari buruzko hitzaldi-ziklo berri bati ekin dio: "Jeinuak?" ("Genios... ¿y genias?").
Konferentzia horiek Emakumeak estrategiaren barruan kokatzen dira. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde sustatu eta garatutako estrategia da.
Ziklo berri honetako lehen hitzaldia joan den ostegunean egin zen, eta Laura Freixas idazleak eman zuen. Virginia Woolf eta Vita Sackville-West idazleek izan zuten harreman artistiko eta pertsonala izan zen hitzaldiaren ardatza.


