Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

  • Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
    Alaia Martin gaur, Donostiako finalean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

  • Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean

Alaia Martin Etxebeste oiartzuarrak irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, abenduaren 14 honetan, Donostian. Beñat Gaztelumendi Arandia donostiarra izan da bigarrena.

17:00etan hasi da zortzi bertsolariren arteko lehia, Illunben, Donostia Arenan, sarrera guztiak agortuta zirela.

Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martinek bildu ditu puntu gehien (1099.50).

Honela geratu da finaleko hurrenkera:

Alaia Martin Etxebeste ----------------------1099.50

Beñat Gaztelumendi Arandia -----------------1054.50

Oihana Iguaran Barandiaran --------637.00 

Ane Labaka Mayoz -------------------626.00

Aner Peritz Manterola Euzkitze ------617.00

Nerea Elustondo Plazaola ------------590.00

Andoni Rekondo Izagirre -------------578.50

Eneritz Artetxe Eizagirre -------------574.50

Hemen kontsulta daiteke puntuazio taula osoa, ariketaz ariketa

www.eitb.eus

  • DataAbenduak 14
  • Gaia Arte eszenikoak