European co-development (CREA-MEDIA-2025-CODEV)

  • European co-development (CREA-MEDIA-2025-CODEV)

Partzuergo batean bilduta dauden hainbat herrialdetako ikus-entzunezko ekoiztetxeei zuzendutako deialdi honen helburua nazioarteko potentziala duen ikus-entzunezko proiektu bat garatzea da, zinema, telebista edo plataforma digitalentzat.
 
Proiektuko liderrak frogatu behar du komertzialki estreinatu den (zinema-aretoetan) edo gutxienez eskatzailearena ez den beste hiru herrialdetan emititu den (telebista, plataforma digitala) aurretiazko obra bat ekoitzi duela 2018tik.

Proiektu hautagarriak: fikziozko film luzea, animaziozko filma eta sormenezko dokumentala.

Proiektua ez da filmatzen hasi behar deialdia egin eta hamar hilabeteko epean.
Eskatzaileak frogatu behar du proiektuari dagozkion eskubide gehienak dituela.

INPAKTUA
Garapen-fasean lankidetza handiagoa herrialde eta merkatu desberdinetako Europako produkzio-enpresen artean, eta, beraz, koprodukzio gehiago.
Europako eta nazioarteko merkatuetan kokapen sendoagoa finantzaketarako hautatutako enpresentzat.

FINANTZAKETA
Lump sum: aurrekontuaren % 70. Gehienezkoa, 60.000 € empresa bakoitzeko.
Koordinatzaileak zein bazkideek (eta haien erakunde afiliatuek) diruz lagundu daitezkeen kostuak izan ditzakete, eta EBren dirulaguntzaren zati bat jaso dezakete.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
Garrantzia (40 puntu)
Edukiaren eta jardueren kalitatea (20 puntu)
Proiektuaren kudeaketa (25 puntu)
Barreiadura (15 puntu)
 
ESTEKA honetan eskuragarri dago European co-development CREA-MEDIA-2025-CODEV deialdiari buruzko dokumentazioa.

Hemen duzu EACEAk deialdi honi buruz egin duen Webinarraren bideoa: https://www.eacea.ec.europa.eu/news-events/events/online-info-sessions-creative-europe-media-and-cross-sectoral-2025-2024-10-11_en

Zuen enpresa online nola erregistratu eta baliozkotu jakiteko, ikusi bideo hau.

Nola komunikatu zuen proiektua: https://op.europa.eu/en/publication-detail/-/publication/429c34ff-7231-11ec-9136-01aa75ed71a1/language-en

Gogoratu Europa Creativa laguntzak ez direla dirulaguntza finantzario bat bakarrik. Europa Creativa markak ateak ireki diezazkizueke beste finantzaketa-iturri mota batzuk eskuratzeko.


  • Epea 2024(e)ko Abenduak 10(e)tik 2025(e)ko Otsailak 26(e)ra
  • EntitateaCreative Europe Programme (CREA)
  • Deialdi-motaDirulaguntzak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.