Nakar: «Amorrua motore bat da, baina atzean dagoena maitasuna da»

  • Nakar: «Amorrua motore bat da, baina atzean dagoena maitasuna da»

  • Donostiar laukoteak Epelkeriaren kontra uda aldean kaleratutako EPa du aurkezgai Durangoko Azokan, bere garaiari hertsiki lotutako hitz kontzientziadunak, doinu elektroniko postpunk ilunak eta lelo argitsuak biltzen dituen lana

Abiadura bizian doa Nakar taldea, epelkeriatik eta soraiokeriatik ihesi, xamurtasuna eta "bihotzean daukagun mundu berria" tinko baina gozo aldarrikatuz, elektronika gogor eta ilunez eta lelo argiz. Bi urtean, disko bat, single bat eta EP bat kaleratu ditu Jone Laspiurrek (ahotsak), Xalba Ramirezek (programazioak, sanplerra, sinteak eta ahotsak), Jokin Azpiazuk (programazioak, sanplerra, sinteak eta ahotsak) eta Andoni Olaetxeak (gitarrak eta ahotsak) osatzen duten laukoteak.

Epelkeriaren kontra (Balio Dute, 2024) sei kantuko diskoa aurkezten ari dira Durangoko Azokan, bere garaiaren gorabeherekin konprometituta dagoen lana, disrupziorako nahimena darion kantu bilduma noiz bortitza, oinarri elektroniko tinko eta biziek propultsatuta, noiz samurra, batik bat ahots melodikoek eztituta.

Jokin Azpiazu nakartarrarekin hitz egin dugu, lan honetaz eta beste hainbat konturi buruz gehiago jakite aldera.

Lore ta laban diskoa, Epelkeriaren kontra EPa eta "Epikuro, mindfullness, speed" singlea bi urtean: emankor ari zarete. Zerk bultzatzen zaituzte konposatzera?

Bada, oso modu ezberdinetan konposatu izan dugu.

Batzuetan, norbaitek melodia bat izaten du buruan; beste batzuetan, beat bat, eta beste batzuetan, letra edo kontzeptu bat; lan egiteko modu ezberdinei lekua egin izan diegu, nagusiki, ez dugulako ezer planifikatu eta gauza gehienak heldu direlako tupustean edo bulkada baten ondorioz.

"Epikuro, mindfullness, speed" Katakrakeko bildumako abestia, adibidez, oso azkar egin genuen. Hangoek esan ziguten liburu bat aukeratu eta egiteko, baina 10 egun ziren epea eta hala egin genuen, azkar batean.

Jarraitu irakurtzen

www.eitb.eus

  • DataAbenduak 7
  • Gaia Musika