Gabonetako Abesbatzen Kontzertuek musikaz beteko dituzte berriro Bilboko auzoak abenduaren 1etik 28ra

  • Gabonetako Abesbatzen Kontzertuek musikaz beteko dituzte berriro Bilboko auzoak abenduaren 1etik 28ra

  • Hiribilduko barrutietan kokatutako eliza, parrokia eta ermitetan tokiko 27 taldek eskainitako 17 kontzertu izango dira
  • Lehenengo emanaldia igande honetan izango da, Atxuriko Enkarnazio Elizan 20:00etatik aurrera, Ars Canticum Ensemble taldearen kontzertuarekin

Gabonetako Abesbatzen Kontzertuek berriro musikaz beteko dituzte Bilboko auzoak abenduaren 1etik 28ra arte. Guztira 17 kontzertu eskainiko dituzte bertako 27 taldek, Udalak KULTUR GABONAK programaren barruan antolatzen duen ekimen tradizional honen bitartez.

Abendu osoan zehar, abesbatzek Euskadiko eta munduko beste hainbat txokotako gabon kanta eta abesti herrikoien errepertorioa eskainiko dute. Errezitaldi guztiek sarrera librea izango dute.

Kontzertu zikloa igandean, abenduaren 1ean, hasiko da 20:00etatik aurrera Atxuriko Gizakunde Elizan Ars Canticum Ensemble taldearen emanaldiarekin. Abenduaren 3an, asteartea, 20:00etatik aurrera, Garaizarko Matsorriak eta Iba Iubilo Bilbao Abesbatza arituko dira San Inazio elizan. Egun bat geroago, abenduaren 4an, asteazkena, Bizkaiko Esperientzia Gelen Abesbatzaren txanda izango da. Abesbatzak errezitaldia eskainiko du 19:00etatik aurrera Castañoseko El Salvador elizan. Abenduaren 5ean, osteguna, 20:00etatik aurrera, Lagundiren kontzertua izango da Iralako Paduako San Antonio Parrokian.

Ondoren, Eguberrietako Abesbatzen Kontzertuak Santutxuko Paulako San Frantzisko parrokian (San Frantziskotxo), Basurtuko Sortzez Garbiaren Elizan, Zorrotzako La Milagrosa parrokian, Otxarkoagako Justo eta Artzain Santuen parrokian, Indautxuko Karmengo elizan, Errekaldeko Arrosarioko Andre Mariaren elizan, Abusuko Artzain Onaren elizan, Zabalako San Rafael elizan, Santutxuko Karmelo elizan, Olabeagako San Nikolas ermitan, Txurdinagako Birjinetxe parrokian, Altamirako Trinitate Eliza Santuan eta San Frantzisko Asisen elizan izango dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 29
  • Gaia Musika