FANT 2025 - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa: izen-ematea
Bilboko Udalak antolatutako eta 2025ean maiatzaren 2tik 10era ospatuko den FANT Bilboko Fantasiazko Zinemaren Jaialdiak gaur irekiko du lanak aurkezteko epea, hurrengo edizioan parte hartu ahal izateko.
Sail Ofizialerako filmak otsailaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira Movibeta Festival (www.festival.movibeta.com) edo FestHome (www.festhome.com) webguneen bidez. Oinarriak eta Zinemaldiaren hurrengo edizioan parte hartzeko lanen aurkezpen-prozesuari buruzko informazio guztia FANTen webgunean kontsulta daitezke (www.fantbilbao.eus).
2025eko FANTen hurrengo edizioan, honako sari hauek emango dira:
- Epaimahaiaren saria Sail Ofizialeko film luze onenari.
- Publikoaren saria Sail Ofizialeko film luze onenari.
- Sail Ofizialeko film luzeen gidoi onenaren saria, Asociación de Guionistas Vascos – Euskal Gidoigileak elkarteak emana.
- Sail Ofizialeko luzemetraietan zuzendari berritzaileenari saria, FAS Zine Klubak emana.
- Panorama FANTastico saileko film luze onenaren saria.
- FANTrobia, Ohorezko FANT eta FANT Izarra sariak.
- Euskal Aktoreen Batasunak emandako Euskal Film Laburren FANT Saileko interpretaziorik onenaren saria.
- FANT EN CORTO Sail Ofizialeko film labur onenen sariak (epaimahaiarenak, euskal publikoarenak eta ekoizpenarenak) eta Panorama FANTastico.
- Euskarazko film labur bat ekoizteko proiektu onenaren saria.
- Europako fantasiazko film labur onenaren Zilarrezko Méliès saria.
DIRU-ZUZKIDURA
FANT EN CORTO Sail Ofizialeko film labur onenaren eta euskal film labur onenaren epaimahaiak 3.000 euro eta 2.500 euro emango ditu, hurrenez hurren. Bestalde, sail bereko film labur onenaren publikoaren saria 3.000 eurokoa da, eta "Panorama FANTástico en Corto" Saileko film labur onenarena, berriz, 1.750 eurokoa.
Euskarazko film labur bat ekoizteko aukeratutako proiektuak 5.000 euroko saria jasoko du.
Gainerako sari guztiak ohorezkoak izango dira eta oroimenezko garaikur bat izango dute.
Laburrean
- Epea 2024(e)ko Azaroak 29(e)tik 2025(e)ko Otsailak 2(e)ra
- EntitateaBilboko Udala
- Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
- SektoreaIkus-entzunezkoa
- JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.


