Bilboko Udal Musika Bandak eta Korrontzik disko bateratu batekin ospatuko dute folk talde ezagunaren 20. urteurrena

  • Bilboko Udal Musika Bandak eta Korrontzik disko bateratu batekin ospatuko dute folk talde ezagunaren 20. urteurrena

  • Fusio honen helburua Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten esparrura eramatea da, hau da, trikiak indarra hartzea Bilboko Udal Musika Bandako 40 musikari baino gehiagoren laguntzarekin
  • Musika zuzendaritza Jose Rafael Pascual-Vilaplana Bandaren zuzendari titularraren ardura izan da, eta Xabier Zabalak musika moldaketak egin ditu
  • Disko berezi hau gaurtik, azaroak 27, aurrera izango da salgai, eta abenduaren 5etik 8ra ospatuko den Durangoko Azokan ere presente egongo da

Bilboko Udal Musika Bandak eta Korrontzik elkarrekin grabatutako diskoa aurkeztu dute gaur goizean talde euskaldunaren 20. urtebetetzea ospatzeko, euskal folkaren sustraiak eta musika banda baten indar sinfonikoa uztartzen dituen diskoa, alegia.

Ekitaldia Bilboko Udaletxeko Prentsa Aretoan egin da, eta bertan izan dira Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Bilbao Musikaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria; Begoña de Ibarra, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Agus Barandiaran, Korrontziko burua eta sortzailea; eta Andrés Camio "Jitu", Elkar Musikako zuzendaria.

Obrak taldearen 20 abesti enblematikoenak biltzen ditu CD bikoitz batean, Elkar estudioetan grabatua, eta erronka musikal eta artistiko handi baten emaitza da: Korrontziren errepertorioa musika banda baten formatura egokitzea. Trikitixa nabarmentzen da elementu nagusi gisa, grabaziorako bildu ziren Bilboko Udal Musika Bandako 40 musikari baino gehiagok aberastua.

Disko honekin Korrontziren bi hamarkadako ibilbidea omentzen da, euskal musika eta kultura munduan zehar eraman dituen laukotea. Proiektua errealitate bihurtzeko, zuzendaritza lanetan Jose Rafael Pascual-Vilaplana bandako zuzendari titularra aritu da, eta Xabier Zabala maisuki arduratu da musika moldaketez. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa izan du.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 27
  • Gaia Musika