Foru Aldundiak aitortza egin dio Puy Díaz de Tuestari, bizitza osoa artisautzari emateagatik

  • Foru Aldundiak aitortza egin dio Puy Díaz de Tuestari, bizitza osoa artisautzari emateagatik

  • Díaz de Tuesta 33 urtez aritu zen ehungintzako irakasle Arte eta Lanbide Eskolan
  • María Hermosok eta Amaia Muñoak irabazi dute 2024ko Blas Arratibel artisautza lehiaketa

Arabako Foru Aldundiak aitortza egin dio gaur Puy Díaz de Tuesta irakasle eta artisauari, "artisautzari eskainitako bizitza osoagatik", 2024ko Blas Arratibel artisautza lehiaketaren sariak emateko ekitaldiaren barruan. Díaz de Tuesta 33 urtez aritu zen ehungintzako irakasle Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan, eta 81 urterekin bere pasioa ehuntzen eta transmititzen jarraitzen du.

Ekitaldi horretan bertan, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak urtero antolatzen duen Blas Arratibel sariketa irabazi duten artisauen izenak eman dira ezagutzera, Euskadiko eta Trebiñuko Konderriko artisautza lan onenak aitortzeko: María García Hermoso eta Amaia Muñoa Goiburu. Saritutako lanak eta gainerako piezak Bibat Museoan egongo dira ikusgai abenduaren 8ra arte.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 26
  • Gaia Artisautza, Bestelakoak