2024. urteko Ikuska sariek badituzte irabazleak

  • 2024. urteko Ikuska sariek badituzte irabazleak

  • Azaroaren 23an banatu ziren sariak, Trintxerpen

Azaroaren 23an eman zitzaien amaiera aurtengo Ikuska sariei.

Ohitura den moduan, lan onenei sariak banatu zitzaizkien Trintxerpeko Alkateordetzan antolatu zen ekitaldi batean.

Bertan izan ziren Teo Alberro Pasaiako alkatea, Aitor Brion Kulturako eta Ondareko zinegotzia, Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Kulturako Diputatua, eta Ikuskako antolatzaileak. Ekitaldia irekia izan zen.

Sarituak ondorengoak izan ziren:

EMAKUMEZKO AKTORE ONENAREN SARIA
CHANGMIN ZHANG, SHUYAO CHEN zuzendariaren MANTING film laburrean egindako lanagatik

GIZONEZKO AKTORE ONENAREN SARIA
IVAN PELLICER, ANTONIO LEDESMA VILA zuzendariaren PARA MAMÁ Y PARA TI film laburrean egindako lanagatik

EPAIMAHAI GAZTEAREN SARIA
CÉNTRICO, LUSO MARTÍNEZ zuzenariarena

EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA
MORO, PABLO BARCE zuzendariarena

ZUZENDARI ONENAREN SARIA
JOSÉ A. VILLALOBOS, QUIÉN LLAMA film laburragatik

FILM LABUR ONENAREN SARIA
STRANAC, MILORAD MILATOVIC zuzendari kroaziarrarena

IKUSLEEN SARIA
CUARENTENA, CELIA DE MOLINA zuzendariarena

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa