Bilboko Udalak Garabia eraikitzeko obrak hasi ditu, Zorrotzaurreko udal antzokiaren bi egoitzetako bat, bi milioi euroko inbertsioarekin

  • Bilboko Udalak Garabia eraikitzeko obrak hasi ditu, Zorrotzaurreko udal antzokiaren bi egoitzetako bat, bi milioi euroko inbertsioarekin

  • Uztailean Zorrotzaurreko Plan Bereziaren aldaketa behin betiko onartu ondoren, proiektuko obrak egin daitezke eta datozen zortzi hilabeteetan egingo dira
  • Azpiegitura berriak 600 metro koadro inguruko azalera eraikia izango du

Bilboko Udalak aste honetan hasiko ditu Zorrotzaurreko etorkizuneko udal-antzokiaren bi egoitzetako bat, Garabia, eraikitzeko obrak. Obra horrek 2.001.428,56 euroko aurrekontua du (BEZa barne). Zorrotzaurreko Plan Bereziaren aldaketa behin betiko onartuta dagoenez –joan den uztaileko ezohiko udalbatzarrean onartu zen–, obra has daiteke. Onarpen hori beharrezko izapidea da, proiektua indarreko plangintzaren arabera eraiki behar baitzen.

Etorkizuneko Garabiak 27,50 metroko luzera eta 18,2 metroko zabalera izango ditu. Guztira, 600 metro koadro inguruko azalera eraikia izango du, eta bi solairu izango ditu:

  • Beheko solairuan, antzerki-aretoa: 110 eserleku, agertokia, areto eszenikoa eta txarteldegia. Horrez gain, luzetarako patioa eta lehenengo solairura iristeko eskailera izango ditu.Harmailak barneragarriak izango dira eta agertokia lurzoru nagusia baino 30 cm gorago egongo da.Gorputz paralelo batean, atxikitako pabiloi gisa, honako hauek egongo dira: zerbitzu-barra eta biltegia dituen edaritegia, komunak (egokitutako bat barne), erabilera anitzeko gela, kamerinoak eta jarduera eszenikoetarako biltegi bat.
  • Lehen solairuan kontrol- eta instalazio-gelak egongo dira.
  • Eraikinerako sarbidea jatorrian sartzen zen leku beretik egingo da. Hala, plaza txiki bat egingo da, etorkizuneko "Garabia" eta "Pabellón 6" espazioen inguruan.

Proiektatutako eraikinak osagai hauek izango ditu: metalezko egitura nagusi bat, hormigoi armatuzko lauza jarraitua beheko solairuko zoruan, xafla-forjatua lehen solairuan, eta plaka albeolarren forjatua estalki lauan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 25
  • Gaia Arte eszenikoak, Musika