ZINEXIT - Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren XIV. edizioa aurkeztu dute

  • ZINEXIT - Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiaren XIV. edizioa aurkeztu dute

  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia azaroaren 25etik 29ra egingo da Azkuna Zentroko Golem Zinema-aretoetan, 19:30ean. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak txarteldegian jaso daitezke bihartik, azaroaren 23tik, aurrera 
  • Duintasuna, nortasunaren bilaketa, erresilientzia edo ahalduntzea, besteak beste, lantzen dituen begirada intimoa eta pertsonala jorratuko da edizio honetan, Sueños y pan, Remember my name, Pure unknown eta Black box diaries filmen bidez. Lau titulu horiek lehen aldiz ikusi ahal izango dira Bilbon 
  • Erakustaldiari maisulan honekin emango zaio amaiera: Matar a un ruiseñor 
  • Beste ikasturte batez, ZINEXIT DLHko eta DBHko ikasleengana zabalduko da, Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Sailak antolatutako ZINEXIT Eskola eta Bosa! programen bidez

ZINEXIT, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak –Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez– sustatzen duen Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia Bilbora itzuliko da aurten ere, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta oinarrizko eskubideen inguruan gogoeta egitera gonbidatzeko, zineforum klasikoen eskemari jarraituz: film baten proiekzioa eta, ondoren, bertan dauden ikus-entzuleei irekitako eztabaida. Ekimenak hamalaugarren edizioa du dagoeneko, eta zazpigarren artea maite dutenentzat oso programazioa interesgarria aurkezten du, nazioarteko zinema berrienaren lau titulurekin eta Hollywoodeko klasiko batekin.

ZINEXIT azaroaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, egingo da Bilboko Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan. Saioak 19:30ean hasiko dira eta sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte; gonbidapenak bihartik, larunbata 23, aurrera zinema-aretoko leihatiletan jaso daitezke, agortu arte. Bi sarrera eska daitezke pertsona eta film bakoitzeko.

Edizio honetako programa osatzen duten filmen erakargarritasunaz gain –guztiak estreinaldiak dira Bilbon–, ZINEXITek proiekzio bakoitzaren ondorengo solasaldietara gonbidatutako pertsonen balio erantsia ematen du.

Jagoba Álvarez Ereñok, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, aurkeztu du erakustaldia gaur goizean Bilbon, eta Carlos Regidor, Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Saileko burua, eta Octavio González, ZINEXITeko programatzailea ere bertan izan dira.

Jarraitu irakurtzen


  • DataAzaroak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa